Errugabetasunari buruzko mitoa Louis Glückengan

Louis Glücken lanak (New York, 1943) duten argitasunagatik preziatzen dira, haurtzaroa eta familia-bizitza bezalako gaiak landu ditu.

Literatura lan gehienetan agertzen diren mito eta motibo klasikoetan oinarritzen dira aipatu lan horiek.

Euskaraz, zoritxarrez, ez ohi ditugu erreferentzia horiek aintzakotzat hartu.

Nik Kasandra edo Fausto erabili ditut, demagun…

baina, nago, euskal irakurlea

izen haiek ezkutatzen dutenaz ez bide dela behar bezala jabetu.

 

Averno poema-liburuaren zatia (2011)

“Ohi bezala, udan mendira ateratzen da,

une batez ur ezpondan gelditzen da begiratzeko bere buruan

aldaketarik atzematen ote duen.

Pertsona bera ikusten du, jantzi beldurgarriaz
alaba izatearena sorbaldan daramana oraindik ere.

Uretan, eguzkia ondoan dagoela dirudi.
Berak pentsatzen du: Berriz nire osaba zelatan daukat.
Naturan dena da, nolabait, bere senidea.

Pentsatzen du: Inoiz ez nago bakarrik
eta pentsamendua otoitz bihurtzen du.
Heriotza horrela dator, otoitz bati erantzunez.

Inork ezin du ulertu bera zein ederra zen.

Persefonek gogoratzen du, ordea, hark han besarkatzen zuela,
osabaren aurrean.
Gogoratzen du eguzkiak beso biluzietan duen isla.

Hori da argi eta garbi gogoratzen duen azkena.
Gero, Jainko ilunak eraman zuen.

Gogoratzen du, ez horren argi ordea,
dagoeneko hura gabe inoiz ezingo duela bizi susmo beldurgarria.

 

Share: Facebook, Twitter

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.