Jhon Le Carré ez da hil

Jhon Le Carré ez da hil,ezizen horren atzean ezkutatu ohi den David John Cornwell agentea bai, ordea. Le Carrék liburu-sorta handi bat utzi digu eta, fikziotik abiatuta, Gerra Hotzaren garaian munduak izan zituen tentsioak azaldu zizkigun, The Spy Who Came In from the Coldc edo The Russia House bezalako lanetan.

David John Cornwellek, ez bere benetako izenaz, espioien nobelak generoa gainditu eta inoiz ezagutu ez zituen mailetara igotzea lortu zuen.

Ingalaterrako literaturako erraldoia izan da. Gerra Hotzaren aroa definitu zuen eta botereari egiak esan zizkion beldurrik gabe, The Spy Who Came In from the Coldc, bere hirugarren liburua, 1963an espioitza-eleberrietako idazlerik ospetsuena bihurtu zuen.

1950eko hamarkadaren hasieran, David John Cornwell agentea Britainia Handiko zerbitzu sekretuekin elkarlanean hasi zen, 1958an MI5-ko (barne-zerbitzu sekretuak) kide izan zen, bi urte geroago M16n sartu zen (kanpoko zerbitzu sekretuak), eta Alemaniara eraman zuten, non 1964an, Kim Philby agente bikoitzak bere David John Cornwell benetako agentearen nortasuna ezagutarazi ondoren, zerbitzutik alde egin behar izan zuen eta, ondoren, idazketari heldu zion erabat Jhon Le Carré idazle bihurtzeko.

XVIII. mendean Alexander Selkirk marinel eskoziarra bere tripulazioak, oldartu ondoren, abandonatu egin zuen Txiletik 700 kilometrora dagoen Pazifikoko uharte bakarti batean. Lau urte eta lau hilabetez hantxe bizirik eta bakarrik iraun eta gero, Selkirk erreskatatu eta zibilizaziora ekarri zuten. Egun batean, Daniel Defoe izeneko bat ezagutu zuen kasualitatez eta hari bere istorioa kontatu zion, 1719an argitaratu ondoren historiako abentura-liburu handienetako bat bihurtuko zuela jakin gabe.

Selkirkek, benetako Robinson Crusoe, katuez inguratuta kobazulo batean igaro zituen azken egunak.

David John Cornwell berau izan da Jhon Le Carréren Alexander Selkirk.

Share: Facebook, Twitter

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.