Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa

(1984, UPV/EHU)

Bertsolari tradizionalen eta bertsolari eskolatuen ikasketa prozeduren arteko erkaketa eskaintzen da bertan. Azken alderaketa honek eraginak dauzka gizabanakoengan nahiz kultura osoan. Bertsolari tradizionalak bertsoa osatzeko informazioa “paralelotan” prozesatuko lukeen bitartean eskolatuak “serietan” antolatuko luke informazio linguistikoa. Ohiko bertsolariak “jakiten ikasten” du eta berriak “jakina dagoena” ikasi beharko luke.

Erabateko aldakuntza honetan euskal gizartean ematen ari zen ordezkapen baten notizia eman zigun…mendebalde osoan aspaldidanik eman zena: idazketak ahozkoari kulturaren oinarrian tokia kendu ziona. Gurean gu izan ginen orduan lekuko eta haren lekukotasuna liburu honen bidez ematen saiatu ginen. Aldiz, saiakerak zer eman zuen berreskuratu dugu zuretzat, irakurle, oraingo honetako epaimahaikide bakarra. (Fito Rodriguez)