Poeta nekatuari esker


Beltza zen Clément Magloire Saint-Aude, Haitin jaioa. Kolonialismoak ekoitzitako idazlea. Idazten nekez nekatzen zena.

Poeta nekatuari esker

Nire beira eztainuztatuzko leihoa puskatuta

Doinuen bidean

Itsasoan galdutako nire neska ederrarentzat

Doilorraren harmonika bezala

Ebakitako gelen

Dirdiraren apurturantz

Ahitutako nire…

Gehiago irakurri

Botoi zulodun lainoa


 

Aimé Césairek ezin zuen Dalí maite. Hura sasifaxismoaren zalea zen eta Césaire, berriz, sasi artean ibilitako komunista, 1957ra bitartean behintzat. Césairen betidaniko jarrera antikolonialista ez zen inoiz itzali ( Discours…

Gehiago irakurri

Ekaitzaren milibarak


André Bretonekin ere apurtu zuen Dalík surrealismoarekiko maitasuna eta oroitzapenak ahazturik eta erabat lerratua nazien alde. De Chiricoren eraginez sortutako harremanak bertan behera geratu ziren dirua ala lagunak hautatu behar…

Gehiago irakurri

Maitasuna eta oroimena


Bistan dagoen poesia, izendaezina, eta ikusezinak diren olerkiak. Horrela sailkatzen zuen arloa René Magritte zenak. Eta zinema?. Surrealismoarekin batera filmak sortzen (Le chien andalou/ txakur andaluziarra)  aritutako Luis Buñuelen aburuz,…

Gehiago irakurri

“Het mysterie van de werkelijkheid”


Eta René Charek olerkiak txikitu nahi izan bazituen ere, margolaritza surrealistako haren izenkideak, René Magrittek, ikusezin bihurtu nahi izan zituen idatzitako poemak. Data zehatzik gabeko testuan baina “Het mysterie van…

Gehiago irakurri

Sugearen osasunera


Sugearen osasunera

Nik jaioberriaren aurpegia duen beroa kantatzen dut, bero etsitua.

Gizakia apurtzea ogiari egokitzen zaio, egunsentiaren ederra izatea egokitzen zaio.

Ezer ez mugitzeko munduratzen denak ez du merezi begirunerik ez eta patzientziarik.

Zuk existitzen…

Gehiago irakurri

Ahotsa


Barne barnetik dator ahotsa

Eta herio lainoak goraino bultzatzen ditu

Bero

Urdin uranioz eta sufrez bitxiki tindaturik

Itzalaren malban eta kobrean

Izugarria da kantua

Agerturiko estatuarantz doana

lanbroa leunki desagerturik

zikuta behatzez

zure betazalak ferekatzeko

ur forma sorginduak, hutsak…

Gehiago irakurri

Arkuaren kolpea


Arkuaren kolpea ematen dut

Memoria makilada baten modura jaio zen. Eskuz lan egiten duten langileek, oinez lan egiten duten langileek profanatu zuten tenplua. Eta goiza etorri zen, eta gosez bizi direnentzat…

Gehiago irakurri

“Egunero egun ero ”(UTRIUSQUE VASCONIAE) liburuaren aurkezpena


 

Fito Rodriguez idazleak[i] (www.fitorodriguez.eus) bere azken liburua, “Egunero egun ero ”(UTRIUSQUE VASCONIAE) izenekoaren  aurkezpenerako gonbitea.

Adiskidea,

Urriaren 9an, goizeko 11,30etan, Donostian, San Jeronimo kaleko Liburutegi Nagusiaren Aretoan, egingo den prentsa-aurrekoan, plazer izango…

Gehiago irakurri

Pericoloso Sporgeresi


Pericoloso Sporgeresi

Biluzturik

Altzairuzko bibotez hornituriko hondakinetan igeri nabil

Amets hautsitako herdoilen artean

Itsasoen ulu mantsoen zehar

Biluzturik

Argiaren uhinen atzetik nabil

Buruhezur zuriez eraindako hondarraren gainean korrika

Mututurik amildegiaren gainean hegan

Itsasoaren gelatina dentsoa

Nire soinean pisutsu

Pianozko ahoekiko legendazko…

Gehiago irakurri