IMG_20191123_110305

Mort aux rois (Fito Rodriguez)

Horrela zen ezagutu nuenean bularraren erdian zeraman
tatuaia. Garai hartan, ordea, zer esan nahi zuen ez nekien, ez
bainekien irakurtzen. Hizki moduko marrak, edo marrazkiak,
ziren nik ikusitakoak. Idazketa bazela jakin arren, Erill
la Valleko Elizan ikusia bainuen halakorik, artean ez nuen
haren esangura ulertzerik.