Huts egin

Huts egin nahi izatea ez da ordenaren aurkakoa
izaten, inork ez baitu baldintzez kanpo huts egiten,
eta baldintzak ordenaren parte dira.
Militarren gotorlekuan zure aginduetara! esatean
emandako ordena betetzeko, inposizio bortitzaren
hurrenkeraren hasiera da.
Araka, arakatu, gure baitan. Huts egitearen jakintzak
aztoratzen gaitu eta kanporatzen duguna barne
lasaigarri bihurtu nahi dugu. Besteekiko egoneza
daukagu barru barrutik huts egin dugunaren
jakintzaz ohartzen garen heinean.
Baina hutsik ez egiteko ez dago huts egitea baino
irakasle hobeagorik.
Eta munduan aurrera egiteko ez dago ezer hoberik
besteek huts egitea baino.
Baina mundu arrano honetan ez dugu, besterik gabe,
bizitzea merezi duen bizitzarik.
Nahiz eta arrazoi dugula frogatzeak huts egin
dezakegunetz onartzea dakar.

Share: Facebook, Twitter

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.