Delta, 2022
“Eskola Publikoa ez da Euskal Herrian behar dugun eskola publikoa” izeneko aurreko liburua argitaratu genuenetik hiru urte pasa besterik ez badira ere orduko hausnarketak gaurkoan dirau, alegia, denon artean, bazterketarik gabe, Euskal Herriak behar duen eskola sistema eraiki ahal izateko premiaren aldarrikapenarekin bat datozen auzien azalpen kritikoa eta debatearen beharra.
Beraz, berriro diogu, arazoak arazo, hezkuntzari buruzko lege berri baten premia nabarmena da EAEn, Euskal Herriak behar duen hezkuntzaren arrastora bideratzen lagunduko duena eta, horretan, ez da lubakirik onartu behar, ez lurraldeen artean ezta sareen artean ere. Bide malkartsu horretatik ibiltzen abiatzera deliberatzen dutenen artean ez baitago bat bestea baino hobeagorik izango dena.
Areago, ezin da burujabetza politikoaren zain egon behar hezkuntza arloko eragileen artean sinergiak lantzeko eta euskal hezkuntzan baterakuntzak lortzen joateko.
Hezkuntzan ere autodeterminazioa besterik ez baita bidea. Eskola Publikoa, atzokoa, gaurkoa eta biharkoa ezagutaraziz eta, jakina, horri buruz beharrezkoa den eztabaida burutuz. Liburu honek, bere laburrean, horretarako ekarpena kaleratu nahi du.
You must be logged in to post a comment.