IKASTOLAK ETA EUSKAL ESKOLAK

(1996,Orain)

Aipatu bezala, gizarte irudi desitxuratu horrek jendeak bere Hezkuntzaren Historia ezagutzen ez duelako balio bide du har. Baina arazoa askoz larriagoa da. Jendeak ez du ezagutzen bertako Hezkuntzaren Historia, ezta bertako Historia bera ere, ziren oraingoz ezaguera honek ikerketa ahalegin handia eskatzen baitu eta hori dela eta, iritziak iritzi, irudiak irudi, kultur kolonialismoaren menpe ari baikara irauten. Euskal Herriko Naziotasunaren ukapen akademikoa dela medio gure herri nortasuna eraikitzen funtsezkoak izan diren ezaugarriak (hezkuntzazkoak barne) ia ezabaturik daude eta, gure hizkuntzaren kasuan bezala, berreskuratzeko nahiz berrosatzeko lan eskerga egin beharko da.

«Corpus» gramatikalaren batasun linguistikoarekin batera, hizkuntzaren «status»a sozializatuz joan zen ikastolen bidez. Ikastolak Eliza Katolikoaren babesean hasi ziren lanean eta 1945. urtean atera ziren ordura arte jasandako klandestinitate egoeratik. Honela, aipaturiko Elvira Zipitriak, M.D. Goyak, K. Esnalek, I. Arzellusek Donostian eta X. Peak / M.A. Garayk San Nikolas parrokian eta Iralabarriko Agustinoetan (Bilbon) hurrenez hurren, 1945-1955 hamarkadan etengabeko hazkuntza izan zuten euskarazko benetako alternatiba pedagogiak garatu zituzten.

Hala ere, etengabeko hazkuntza hori bere etsai nagusi bilakatu zen; Bilbon Julia Berrojalbizen eskolekin gertatu bezala, hemen ere, kontutan izanda zernolako baldintza fisikoak zituz ten, lan hau burutzeko erabateko saturazioa suertatu baitzen. Ikaslearen «eskolaritate liburua» derrigorrezko bihurtu zutenean (1965) arazoa are eta larriago jarri zen, honek euskarazko hez-
kuntza zentru guzti hauek legalizatu beharra ekarri baitzuen berarekin. Pauso hau ematean, aitzindari izan ziren Donostiako Santo Tomas eta Bilboko Resurrección María de Azkue lizeoak. Lau urte beranduago, 1969. urtean, etengabeko hazkuntzak ikastetxe hauen arteko koordinazioa ofizial bihurtu zuen eta honela sortu zen Ikastolen Federazioa. Urte berean, eta Libe andere±oaren eskutik, ireki zen Iparraldean lehenengo Ikastola. Lurraldetasunaren hastapena, bada, bermaturik geratu zen.

1970. urtean, Villar Palasíren «Ley General de Educación» delakoaren bidez, ikastetxeak ekipamenduei buruzko hainbat baldintza betebeharraren aurrean aurkitu ziren eta, ondorioz, honetarako dirua lortzeko hainbat Hrri-ekimen mamitu ziren. Honela sortu ziren, jakina denez, Kilometroak Gipuzkoan, Ibilaldia Bizkaian, Nafarroa Oinez, Araba Euskaraz eta Herri Urrats Ipar Euskal Herrian. Berezkotzat zeukaten hezkuntza eredu baten aldeko masa makromobilizazio guzti hauek, zoritxarrez oraindik burutu gabeko ikerketa merezi dutelakoan gaude.