Kasandra leihoan (2006, Txalaparta/Elkar Fundazioa)

Kasandra eta Ihardets Paristik Islamabadera doan hegaldian doaz abioiak Erromako aireportuan aurreikusita ez dagoen geldialdi bat egiten duenean. Geldialdi horren ezinegona, asperdura eta urduria uxatzeko elkarri filmak kontatzearen ,jolas zaharra berrituko dute. Jolas honen bidez zinemaren historiaren film ezagun, ezezagun, klasiko eta ez hain klasikoen istorioetan murgilduko dira.

Filmen gertakizunak harilkatuz, bizitzaren gakoei helduko diete: zoriontasuna, biolentzia, askatasuna, heriotza… Hala, bada, abioian geroz eta astunagoa egiten ar den girotik urruntzeko ihesbideaz gain, galdera gako horien erantzunak bilatuko dituzte zazpigarren artea deritzogun horretan.