Barkatu Juan Mari

Baina esan behar dut

Orain ez naiz isilduko

 

Gora mundu osoko militante isilak!

Gora Euskal Herriko militante isilak!

 

Igeltseroak eta maisu-maistrak,

Metalurgiako eta bankako langileak.

 

Zu bezalakoak izan direnak, Juan Mari.

Eta gora langabeak, marjinalak.

Emakumeak eta gizonak.

Gazteak eta zaharrak.

Hiriko eta herrietako behartsuak,

Periferiako auzoetako biztanleak.

 

Lehen borroka-lerrokoak

erresistentziaren aldeko borrokalari beteranoak

aurreko lubakian egon direnak eta daudenak.

 

Piketekoak, barrikadak egiten dituztenak,

kaleak moztu eta lotsarik gabe agertzen direnak

erresistentziaren lehen lerrokoak

 

Munduko boteretsuen indarren aurka,

Bertako indar boteretsuen aurka.

 

Aurreko lubakian egon diren eta dauden

erresistentziaren aldeko borrokalari beteranoak

 

Egunerokotasunaren kirtenkeriaren aurka

Hona hemen haien aldeko  gure malko beroak

ergelkeriaren kontra

zozokeriaren kontra

txatxukeriaren kontra,

lotsarik gabe,

denen aurrean

Hona hemen haien aldeko  gure malko samurrak

 

Orain ez gara isilduko

Gora mundu osoko militante isilak!

Gora gure Juan Mari Jauregi

Share: Facebook, Twitter

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.