“Egunero egun ero ”(UTRIUSQUE VASCONIAE) liburuaren aurkezpena

egunero

 

Fito Rodriguez idazleak[i] (www.fitorodriguez.eus) bere azken liburua, “Egunero egun ero ”(UTRIUSQUE VASCONIAE) izenekoaren  aurkezpenerako gonbitea.

Adiskidea,

Urriaren 9an, goizeko 11,30etan, Donostian, San Jeronimo kaleko Liburutegi Nagusiaren Aretoan, egingo den prentsa-aurrekoan, plazer izango genuke zure presentziarekin kontatzea. Autoreak aitortzen duenez, giza eta gizarte zientzien argira, kazetaritzaren eta blogeroen eredu eta erritmoan idazten saiatu da.  Euskal gizartean 2012-6-26tik  2015-01-12ra gertatu eta haren arreta hartzea lortu zuten gaiak  dira. Hala ere, argi eta garbi uzten du, sarreran :« Blogetako idazkuntza ez dela kazetaritzarena, ez eta literaturarena ere . Izatekotan, saiakera berriaren idaztankera du ezaugarritzat blogak. Hala ere saiakera izateko blogari falta zaiona, hizkuntzaren ardura litzateke ». Eztabaidarako  aukera da, bada, eskaintzen zaiguna..

Aurkezpen saioan parte-hartzaileak hauek izango dira :

Fito Rodriguez, Antonio Casado da Rocha  eta Mikel Zubimendi.

 

 

FITO RODRIGUEZen- Egunero egun ero.

 

 

 

[i]http://eu.wikipedia.org/wiki/Fito_Rodriguez;http://www.erein.eus/autor/fito-rodriguez;http://www.txalaparta.com/autor/29552/rodriguez-bornaetxea,-fito/;http://zubitegia.armiarma.com/?i=122

 

Share: Facebook, Twitter

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.