Bertsolaritza eta eskola

(1991, UEU)

Hauxe adierazi zuen Basarrik bertso-eskolak sortzear zeudenean (Diario Vasco, 1981/VII/11):

«Doai ori txikitandik dakartenak aukeratu bear dira eta aieri erakutsi bear zaieerakuts ditekeana. Pagoari ez dago intxaurrik eskatzerik. Artarakoa ez danak ez dauka zer egiñik, ogei eskola pasatzen baditu ere. Bertsolariak sortzen baiño lenago, euskal giroa ta erri-giroa sortzen alegindu bear degu; bertso-zaletasuna sortzen, alegia.»

Hau da, bertsolaritzaren ikerketaren bidez, herri-jakintzen ikasketa-prozedurak aztertu nahi izan ditugu hemen. Horretarako, noski, birplazaratu behar izan ditugu irakasteko eta ikasteko ohizko ereduak, ezagutza eta jakintzen arteko bereizketak, giroan oinarritutako pedagogiak eta, jakina, bertsolaritzaz tradiziotik etorri zaigun zenbait eredu eta irudi.Izan ere, antzeko arazoen aurrean aurkitu izan dira hizkuntza-hezkuntzaren ikerketan higitu beharra eduki duten gizarte-zientzilariak.

Mende honen hasieran Wundt-ek gizakiaren adimena bitan banatu zuenetik (behe zein goi-mailako prozedura psikologikoak), bertan lan egin ahal izateko metodologiak bikoiztu egin ziren era iraunkorrez. Alde batetik, testuinguratutako behe-mailako jakintza-prozedurak aztertzeko(eta kontrolatzeko) esperimentazioa genuen bidea. Bestetik, goi-mailako ezagutzak ikertzeko (herrien historia kolektiboa, arte edota literatura, hizkuntza bera etab.)fenomenologia (deskripzio hutsa) zen bide bakarra.Zorionez, eta Vigotsky-ren ekarpenetatik, gaur egun badugu Nortasunaren Eraikuntzarako Teoria, non aipatutako bikoiztasuna garaitzerik badagoen.

Horren arauera azaltzerik ere egon badago, Ezagutza zein Jakintza zehatzen genesi eta garapena,bertsolaritzarena kasu. Horrela uler daitezke goian aipatutako ikasketa-prozedurak, ez orain arte bezala Literatura edota Antropologiaren ikuspuntutik soilik, kognizioaren bilakaeratik eta ikasketa dela medio baizik.Hau dela eta adierazitakoren arauera, bertsolaritzaren kasuan bi pentsamendu elkartuen aurrean gaudela aurkituko dugu: erritmozkoa eta eideatiboa. Bakoitzari, berriz,garapenerako sistema ezberdinak dagozkie. Sistema haiek kokapen zehatzak bezain diferenteak dituzte gizakiaren baitan nahiz gizarte sarean… (Fito Rodriguez)