Gizakien arteko ezberdintasunaz (J.J. Rousseau) (2013, Delta)

Duela 250 urte paseak hasi ziren Rousseauren liburuak erretzen (1762ko ekainaren 19an, Genevan bertan) eta Rousseau bera orain arte izan da polemika ugarien iturburu.

Liburu honetan bi testu aurkituko dituzu, irakurle, Jean-Jaques Rousseauk Manuel Ignazio Altunari bere “Aitorkizunetan” adierazi ziona alde batetik eta “Gizakien arteko ezberdintasunari buruzko azalpena”ren euskarazko bertsioa, bestetik.

Ez dirá itzulpen kanonikoak jatorrizko testuetatik neronek euskarara ekarritako bertsio moldatuak baizik, baina, edozein modutara ere, Rousseauren pentsamendura hurbiltzeko aukera ematen digutenak.

Jean-Jaques Rousseau erabili omen zuen lehen aldiz “moderno” hitza (“gu modernook” zioen) aurreko tradizioarekin aldarrikatzen zuen pentsamendu etena adierazteko. Honen ekarpenak mendebaldar gogamenaren iraultzan suposatu zuenaz jabetzeko gerturatu nahi izan ditut bi testuok. (Fito Rodriguez)