Arerioaren lepotik zintzilik dago abentura
Begi huts edo bizilagun espazioetan
Begirada galdu edo aurkitzen duen maitasuna
Giza aurpegiaren abentura guztiak
Inork gogoan ez dituen denbora galduen oihartzunik gabeko garrasiak
Bat eginik hitzen diren maitaleak bezala
Malkoek ezkutatutako
Ederrak diren hainbeste aurpegi eder
Haitzen aterpean emandako musuak eta lainorik gabeko urak bezain beste
Betiereko absentzietatik sortutako aurkikuntzak
Dena maitatua izatea merezi zuen
Altxorrak itzal itsuko ormak dira
Eta maitasuna munduan dago mundua ahaztu ahal izateko.
(Jakintzaren defentsa -1928)
Eugène Grindel zenak ( Paul Eluard izen poetikoz) maitasuna jakinbidea ere bazela usten zuelako idatzi zigun. Maitasunak, idazteak bezain beste, ezertarako balio ez zuelakoan. Zarrasteltasuna goraipatu nahian. Ezertarako balio ez duenaren balorea. Kemena, alegia. Ezertarako gauza ez denaren aldarria. Idazkera poetikoa. Maitasunaren jakintza. Horretaz zerbait zekien Sadeko Markesak.