BIOGRAFIA

Euskal idazle eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea eta ikerlaria.

Paris VIIIko irakaslea (école et cultures minoritaires ) ere izan da eta Genevako (Suitzan) Faculté de Psychologie et Sciences de l’Education delakoan ikerlari aritu izan da. 1978an Madrilgo Complutensen Filosofia eta Letretan lizentziatua,1988an Hezkuntza Zientzietan Doktoratua Euskal Herriko Unibertsitatean.

Hezkuntza arloko esperientzia ugari metatu ditu bizitzan zehar, eskola irakasle eta zuzendari modura. Azken hogeita hamabost urteotan EHUko irakasle eta ikertzaile gisa jardun du Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean graduetan nahiz masterretan. Halaber, nazioarteko unibertsitate argitalpen ezberdinetan ere bere lanak kaleratu ditu, hala nola, Astrolabio-n (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko aldizkaria) eta República de las Letras (Espainiako idazleen elkartearen aldizkaria), gazteleraz, Digi-thum (Bartzelonako Unibertsitate Irekiaren aldizkaria), katalaneraz, Escrita contemporánea, galegoz eta The International Journal of Critical Cultural Studies baita Universal Journal of Educational Research-en, ingelesez.

Zenbait euskal hedabideetan parte hartu du: Egin, Gara, BERRIA, Egin eta Info7 Irratietan eta Euskadi Irratian, Euskaldunon Egunkarian “seiko urrea” izeneko zutabea ondu zuen eta honako aldizkarietan idatzi ohi du: SusaIralkaEle, Bat, Tantak, Larrun, Ezpala, Bertsolari, Argia, Isilik, Jakin, Hik Hasi, Uztaro, RIEV, Euskerazaintza, EGAN, Bazka,… Beste batzuekin batera, halaber, heziketaren nahiz euskal kulturaren inguruan hainbat argitalpen ere baditu: Auñamendi Entziklopedian, Antrhoposeko Diccionario de Terminología Científico Social deritzanean edota UEUko Filosofiako Gidan. Jean Jacques Rousseau, Marcel Proust, Alfonso Sastre edo Juan Mayorga euskaratu eta argitaratu ditu…

Euskal Idazleen Elkarteko Lehendakaria izan da baita Esuskal PEN Klubeko  Zuzendaritzakoa. Eusko Ikaskuntzako eta Bertsozaleen Elkarteko bazkide. Bergarako Idazleen Eskolan ere irakasle aritu da. Joseba Jaka literatura saria eskuratu zuen 2005ean (saiakera arloan).

Euskadi literatura sariaren finalista izatera iritsi zen entsegu batez, “Gontz garaia” (Utriusque Vasconiae. 2014).

Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Alberto Magno zientzia-fikziozko literatur lehiaketan aipamen berezia lortu zuen “Faustoren sekretua” testuarekin 1992an, “Faustoren itzala” izenburuarekin Utriusque Vasconiaek argitaratuta-(2004).Honen itzulpenak bi edizio desberdin ditu gaztelaniaz (Ed. Hiru.2005/Ed. Arte eta Literatura.2008), eta beste bat alemaneraz (Der Schatten Fausts.2016).

2018AN IZENDEGI HUTSA izeneko Olerki Bildumarekin ARABAKO FORU ALDUNDIAK sustaturiko XXIX. ERNESTINA DE CHAMPOURCIN Poesia Lehiaketa irabazi zuen.

2021ean “Geuretik sortua” literatur beka eskuratu zuen eta horren emaitza izan zen “Ostantza” izeneko narrazio laburra (in “Hamazazpigarrenean aidanez”-2022) argitaratu zuen.

Hainbat literatur beka eta lehiaketatako epaimahaiatan izan da: Gipuzkoako Foru Aldundiko literatur sorkuntzarako beka, “Gerriko” beka, Euskal Herriko Unibertsitateko “Ohienart” aforismo lehiaketa, etab.

Bere blogak: http://www.naiz.eus/es/blogs/kalendak eta fitorodriguez.eus

Ezagutu hemen Youtubeko kanala.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Fito_Rodriguez
https://idazleak.eus/eu/bazkideak/fito-rodriguez
https://zubitegia.armiarma.eus/?i=122
https://www.inguma.eus/bilatu?bilaketa=fito+rodriguez&Bilatu=Bilatu
http://nordanor.eus/nor?id=688&tmp=1582793460528
http://www.euskaraz.org/donostia/idazleak?i=76
http://booktegi.eus/egilea/68/fito-rodriguez
http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/idazleak/search/lang/eu
https://www.eitb.tv/es/video/artefaktua-fito-rodriguez/6552/164564/artefaktua-fito-rodriguez/

LIBURU GAILENDUAK

No items were found matching your selection.