André Bretonekin ere apurtu zuen Dalík surrealismoarekiko maitasuna eta oroitzapenak ahazturik eta erabat lerratua nazien alde. De Chiricoren eraginez sortutako harremanak bertan behera geratu ziren dirua ala lagunak hautatu behar izan zituenean. Dalí fededuna zen eta, jakina, dirua jaungoiko…
Ekaitzaren milibarak
Aurpegia ageria irten egunari barealdirik eman gabe
txorien txioa eten egiten dituzten herri ezezagunei aurpegia erakutsiz
planeten mugen hots finkatuaren zelatan
ez kasurik egin ehunduz dabiltzan arrei
haragi sotila eta balizko bularrei
gizakiaren etorrera eta ekaitza guneak landatzen dituen gauzen bihotzaren tartean ezarritakoari besterik ez bada
iltze erotuen artean
ez baretzea amesten
betazal neurrigabera itsumustuka doazen malkoen zurrumurrua
(Soleil cou coupè- 1948)