Bandera beltza

Gui Rosey, berriz, desagertu zen. Jakin ahal izatea non galdu zen nekeza da. Nazien inbasioa zela eta Frantziatik hanka egin nahi izan zuen Marseillan itsasontzi bat hartuz baina hura abiatzear zegoela ez zen azaldu…paristarra zen eta surrealismoaren aldeko poeta.

fausto

Bandera beltza

Sugarrez beteriko tokiak

non ustelkerien gorritasun irriabartsuek bizitzaren aurka jotzen duten

nire mamuzko ibilera gotikoak berreginda

eta harrigarrizko zutiduraz

hitzaren eskarmentuak

zoritxarrezko iturritzat hartzen den bizitzaren aurka

ufa, eguzki bezala jartzen diren zakur handien antzerako oroitzapen tximistak

harribitxiez hornitutako zauria modura irekitzen den itxaropenaren aurka

denboraren airean zutitzen da hitza

eta malkoen partez begiak erauzten ditu poema ederrak

( Drapeau nègre-1933)

Share: Facebook, Twitter

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.