Haragizko lurra

Marcel Lecomte belgikarra zen, Magritte bezala, eta berarekin batera, Sobiet Batasuneko Errepublika Sozialisten politika kritikatu zuten ezkerretik 1935ean Labana Zaurian izena zeraman manifestuan. Horretaz gain, Neon izeneko aldizkari surrealistan aritu zen lanean.

SAGUA

Izugarri handia den tartea da eta orain ikusten dena mundu erdian eztanda dagoen emakumezkoa da soilik.

Burua, gorputza, besoak eta eskuak daude. Hankak eta oinak gora eta eskuinera doan lurrak estaltzen ditu.

Gorago oraindik hiri bat dago, mailakatua. Baina paisaia hura ez du edonork ikusten. Mantsoki irakurri beharra dago.

( L´accent du secret-1944)

Share: Facebook, Twitter

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.