“Ez dakit nola isildu eta, halaber, nola orro egin ere ez dakit” zioen René Charek. Justiziaren ekintzan etena zegoela uste zuen 1931ean.
Desagerpen azaldu ezinak
Istripu aurreikus ezinak
Ustekabeko gehiegikeriak
Mota guztietako hondamendiak
Ito eta kiskali egiten dituzten kataklismoak
Hilketatzat hartutako suizidioa
Aldarte txarreko giza galduak
Errementariaren mantala buruan lotuta daramatenak
Lehen mailako sineskorrak
Euren amaren hilkutxa putzu baten barruan uzten dutenak
Burmuin ezjakinak
Larruzko garunak
Arropa zarpailduaren mozkor usaina gordetzen dutenak, erietxeetan negua pasatzen dutenak
Kartzeletako muinak
Kartzeletako asunak
Kartzeletako odol belarrak
Hondamenen inudea den pikondoa
Isilune sendaezinak
Munduaren azpiko aparra bideratzen dutenak
Estasiarekiko maitaleak
Poeta industatzaileak
Txirula jotzen umezurtzak hiltzen dituztenak
Gariburuaren aztiak
Lanaren inguruan dabiltzan enbaltsamaile izerdituen hozbero egokia menperatzen dute
(L`Action de la justice est éteinte-1931)