Birus gizatiarregia

 

“Un trop human virus” (2020) izeneko liburuan, duela gutxi hil den Jean-Luc Nancy filosofoak giza gorputzaren eta gizarte-gorputzaren arteko harremana aztertu du, eta agerian utzi du, bide batez, modernitatetik eta globalizazioarekin bizitzetik, gaixotasun gehienak gure bizimoduaren ondorioak direla. Bere entseguak ugariak izan dira, laburrak, erabilera anitzekoak eta are arte praktiketara eramanak ere. Paul Ricoeur eta Jacques Derrida lagunak izan zituen eta harreman intelektual erabakigarria izan zuen Maurice Blanchotekin.

Jean-Luc Nancyk “gorputza” aztertu zuen, alegia, giza existentziaren forma zehatz eta eraginkor hori izan zen bere hausnarketaren jatorria eta interes-gunea. Beraz, “Gorputza”, “existentzia”, “bestea” eta “komunitatea” kontzeptuak saiatu zen “deseraikitzen” ikuspegi metafisikoan.

Bere liburuak dira “Corpus” (1992), hurrengo lanetan eragin handia izan zuena, “Le Sens du monde” edo (1993), edo “L’Intrus” (2010), non identitatearen gaia jorratzen baitzuen. Idazle gisa hasi zenean, Philippe Lacoue-Labarthe literatura-kritikariarekin batera ” L’Absolu littéraire. Théorie de la littérature du romantisme allemand “(1978) plazaratu eta sormen-hizkuntza berrasmatzeko beharra aldarrikatu zuen. Haren bizitzaren azken hilabeteetan, Giorgio Agambenekin izan zuen eztabaida sonatu izan zen eta, Agamberen iritziaren aurka  koronabirusa ez litzatekeela gripe soil izan uste zuen.  Jean-Luc Nancyk ez zuen zalantzarik izan baieztatzeko koronabirusa fenomenoaren larritasun soziala eta aurrekaririk gabeko klima- eta ingurumen-krisi baten aurrean geundela ulertu zuen.

Gorputz baten egia ez dago bere unitatean, zioen. Sinetsita zegoen zibilizazioa aldatzeko prozesu handi bat bizitzen ari garela, eta prozesu horren hasiera joan den mendeko hirurogeiko hamarkadaren bukaera inguruan kokatzen zela.

Alemaniako tradizio filosofikoa eta Heideggeren pentsamendua ezagutzen zituen, eta hartatik hartu zuen “mundua” kontzeptua “esanguratsu” gisa. Horrek esan nahi du, gaur egun gizateria murgilduta dagoen eraldatze-prozesuaren aurrean, munduarekin eta gizateriarekin zer egin nahi dugun galdetu behar dugula. Horri erantzunak emateko, hizkuntza berri bat aurkitu behar izan zuen, gure bizitzaren esanahiari buruz hitz egiteko modu berri bat: “Izan gaitezen haurrak. Berregin dezagun hizkuntza. Izan dezagun horretarako adorea” idatzi zuen zendu baino lehen.

2021eko abuztuaren 23ko gauean, Jean-Luc Nancy eta haren gorputza eraman zituen Herioak baina hemen geratzen zaizkigu haren idazkiak hura deseraikitzeko, behin eta berriz irakurtzeko eta haren hizkuntza nahiz esanahiak birsortzeko.

Share: Facebook, Twitter

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.