EMAKUMEAREN KANTA
XI. mendeko kanta hau izan daiteke gure poesiaren aintzindaria. Europar hizkuntzetan 800. urtean dokumentatu diren poesiak, “Wulf eta Eadwacer” izeneko hau kasu, anonimoak izan arren, emakumezkoek eginda direla ez dago dudarik. Hauetan leloa errepikatzen da (Nola artatu behar dituzte bidetik badatozen gerlariak?) eta hitzek balizko donuekin daukaten lotura azalarazten zaigu. Hala gaiaz nola haiek garatzeko moduek emakumezkoeek sortutako poesiaren berri ematen digute. Gure egungo literatura oinarritzat har daitezkeenak, bada. Elizaren arrastorik ez eta kultismo greko latinoen landa, mota honetako ekarpen lirikoek Europako herri poesiaren abiapuntzat har dezakegu.
Guduan sartzea bezala izango da nire herriarentzat:
Nola artatu behar dituzte bidetik badatozen gerlariak?.
Gureak, zer-nolako zorte desberdinak!
Bera Wulf uhartean dago ni beste batean nagoen bitartean.
Gotor sendoa da, putzuz inguratua.
Uharte horretako gizonak gerlari basatiak dira.
Nola artatu behar dituzte bidetik badatozen gerlariak?.
Gureak, zer-nolako zorte desberdinak!
Urrutitik nire Wulfekoa doa alderraia
eta ni haren zain nago ia.