GAZTELANIAZKO ERROMANTZEA
(XII eta XIII. mendea)
Espainiar erromantzea Europa osoan errotutako poesia-modalitate baten bertsiorik besterik ez da eta, beraz, beste hainbat kultuturatan agertzen diren antzeko gaiei heltzen die balada edo kanta narratibo formatan. Gaztelaniaren lehen garaietan, forma desberdinak egon behar izan ziren epika eta lirikaren artean, baina, XIV. mendetik ezagutzen ditugunak maitasun-istorioak eta zor lizunak egoten dira gesta kantatan. Herri estimazio berezia zuten kantuen zati batzuk zaleen oroimenean grabatu ziren, eta bakan batzuk kantatu ziren orduko ikuskizunetan.
Horrela kantatutako zatiekiko gustua hain izan zen handia, ezen, haien irudiak balada gehienetan birmodelatu baitziren. Horrenbestez, «Erromantze zaharrek» (hau da, 1550 baino lehenekoak) epopeien estilo-ezaugarri asko eduki badute zeren eta haietan oinarritzen baitziren eta, bestela, asmakizun berriko errelatoak ere badaude egon, gertaera historikoen poetika adierazpen-ohiturak agertarazten dituztenak modu deskribatzailean.
Zenbait sekuentzia indartzen dituzte patetismo eta inpresionismo bereziekin, zatikakoa eta eszena bakartuak bultzatzen dituzte, eta egoerei kutsu lirikoa ematen diete. Sendotasun handiagoarekin edo txikiagoarekin, gaztelar hizkuntza komunitate guztien ahozko tradizioan irauten du munduan zehar eta, gaur egun arte bederen, gaztelaniaren poeta handiek ere landu ohi dute erromantzea.
Gaztelan Gaizki maite naute
Nire zain egon behar zutenak
Santxa andrearen seme-alabak
Mehatxu gaiztoa egin didate
Gona moztuko didatelakoan
Uzteko ni lotsagarri,
Belatzen gizengarri
Ene usoak jango dituelakoan
Ene neskameak bortxatuko
Ezkondugabeak ez ezkontzeko
Sukaldari bat hil didate
Errukirik gabe hil ere
Oso modu lotsagabe,
Horra ni dohakabe.
On Rodrigok hitz egin zuen
esan zuena entzuteko zen:
Salesetako infanteez
mendekatuko zaitut erraz
Hortako sarea daukat prest
ondo zainduko zaituztet
egingo diedana egin ondoren
kontatu beharko dute hemen.