Roboskin

Roboskin,
beren seme-alaben argazkiekin bizi dira, seme
edonora eramaten dituzte, bularraren kontra estututa.
baratzeetara eramaten dituzte, fruitu heldu berriak bailiran.
eta bular hotz eta bularrik gabekoetan lo egiten dute

Ez ahaztu ametsen itzalak
ilunabarrean gazte minberei nortasuna eman zietenak
umeak ziren, nire bihotza, antxumeak baino ez.
intxaurrondoen itzalak bezala ikaratu zirenak

Roboskin
gurasoak daude, seme,
zuhaitzen adar hautsiak loretan bezala
haur baten izena baino ez dute aipatzen
eta kanposantura doaz korrika

Ez ahaztu patioan utzitako ahotsak.
bere pattarren zurrupada bat izan zirela, egunsentiko eperrak
umeak ziren,  seme, bildotsak
haran urrunek bezala distiratzen zuten.

 

Selîm Temo poeta, itzultzailea eta akademiko kurdua da. 1972an jaio zen Merîna herrixkan, Kurdistan iparraldeko Batman probintzian. 2009an, Mardingo Artuklu Unibertsitatean irakasle laguntzaile gisa irakasten hasi zen, eta Kurduen Hizkuntza eta Literatura Departamentuaren ezarpena zuzendu zuen. Baina kurduen hizkuntza estatu turkoak baztertu ondoren batzarkidea izateari uko egin zion. 2011n, irakasle gonbidatua izan zen Exeterreko Unibertsitateko Kurduen Ikasketen Zentroan (Erresuma Batua) . 2016ko abenduan, hizkuntza eta literatura kurduaren lehen irakasle elkartua izan zen Kurdistan iparraldean, “Urruneko bizilagunak: Poesia kurduaren eta turkiarraren arteko harremanak” izeneko tesiarekin. 2017ko urtarrilaren 6an, Turkiako gobernuak unibertsitatetik bota zuen. Orain Parisen bizi da. Bere poemak eta idatziak alemanera, azerierara, armenierara, arabierara, flandestarrera, frantsesera, ingelesera, japonierara, persierara, turkierara, gaztelerar eta euskarara itzuli dira.

Share: Facebook, Twitter

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.