GEZUR EBANJELIKOAK

Aldaketa oro Palestinan hasi zen eta ari da,
nahiz eta  inoiz jauregia Errusian konkistatu.
Bonbardaketa oro Palestinan gertatzen da,
nahiz eta Ukrainan direla zabaltzen diguten.
Jakin badakigulako Palestina toki fisikoa dela
usurpatze historiaz eraikia eta suntsitua
txiroz betetako planeta zahar batean
non eguzkiak eta bonbek gero eta gehiago erretzen baitute.
Eta bertan bizi gara matxinogai guztiok,
baldintzapeko askatasun arautu batean
kamerez eta sareez inguraturik,
pelagikoak eta besteak,
non, biktimek ez baitute ihes egin nahi
beren lur kiskalia heriotzaraino sufritzeko besterik ez dutelako,
albisteek auto txinatarren muga-zergak aipatzen dituzten bitartean
eta beste haur batzuk heriotzaren kostaldera heltzen direlarik
jadanik ebanjelikoa ez den gezur baten bila.

Share: Facebook, Twitter

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.