Hizketaldia
Ilargia ederra dela diozu

Paisaia horrek arima elikatzen duela
esan duzu

Txorien txioa
Jainko on baten biolina dela esan didazu

Jainkoarren, nik ez dut ezer ulertzen
gose naiz.

 

SALEH ABDALAHI HAMUDI 1971n jaio zen Aaiunen, hamahiru urtez Kuban ikasi zuen. Ikasketak amaitutakoan, Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara itzuli zen. Egun Lanbide Heziketako eskolak ematen ditu. Saharako “Añoranza” poesia antologian parte hartu du
(Balear Uharteetako Saharako Herriaren Lagunen Elkarteak argitaratua, 2002) eta Um Draiga izeneko idazkia plazaratu du (Zaragozako Diputazioa, 2007). Saharari buruzko antzezlan baten egilea da: “Frit de Camell” izenekoa.

 

MUGAN
Gauaren eta desioaren artean
itzala eta eguzkia
ibaiko uraren eta itsasoko uraren artean
lurra eta zerua bereizten dituen lerroaren artean
Esnatzearen eta ez esnatzearen artean.
Guztia bereizten duen armiarma-sare honen gainean
Eta une labur horretan eta azken unean
Denetarik
Dena lasai doa

 

GOGO MINA
Ilunabarretatik mozkorketak
Nire arimaren ilunabar ekaiztsu
baten argiak piztu ziren
hiri oso urruna ahanzturan
berriz ere jendearen eta
nire oroimenaren orrien artean
ezkutaleku bakoitzean bilatzen zaitut
gure hiriko txoko guztietan
aurkitzeko, eta ez zaitut aurkitzen
OH! Nola gogoratzen dudan zure irribarrea
itxaropentsua
eta zu ahaztu gabe zenbat ahazten dudan.

Share: Facebook, Twitter

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.