Gilles Deleuze eta literatura

Gilles Deleuze XX. mendeko filosofo garrantzitsu bat izan zen. Bere ideiak bizitza orokorrari, politikoari, literaturari, pinturari eta zinemari buruzko hainbat lanetan garatu ziren. Bere ikuspuntuak beti izan zuen politikaren eragina kulturaren arlo guztietan. Haren pentsamendu argitsu batzuk gogoratzea pizgarri izan daiteke literatura-idazketarako

 

“Beti idazten da bizia emateko, harrapatuta dagoen tokian bizia askatzeko, ihes-lerroak egiteko”

“Filosofo bat ez da nozioak asmatzen dituen norbait soilik, hautemateko moduak ere asmatzen ditu”

“Arazoa planteatzea ez da ezer aurkitzea, zerbait asmatzea baizik”

“Egia da filosofia ezin dela bereizi bere garaiaren kontrako haserretik, baina egia da, halaber, pentsatzeko eta idazteko lasaitasuna bermatzen digula.”

“Filosofia beti kontzeptuez arduratu da, eta filosofia egitea kontzeptuak sortzen edo asmatzen saiatzea da.”

“Sentsazio oro galdera bat da, nahiz eta isiltasunak bakarrik erantzun”

“Literatura, idazkuntza gisa, falta zaign herri bat asmatzea da,”

Share: Facebook, Twitter

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.