Biktimen istorioak literaturan

 

Eric Vuillardek duela lau urte Goncourt saria jaso zuen “L’Ordre du jour” liburuarekin, non batez ere Alemaniako patronalak naziekin hartutako konpromisoak kontatzen diren eta, kontakizunaren oinarri gisa, orduko testuinguruaz baliatzen da: ideologia koloniala eta deskolonizazioa, gerra hotza eta antikomunismoa, Vietnamgo gerra, baina lehenik Indotxinako gerra ere agertzen dira.

Bere liburu berrian, “Une sortie honorable” izenekoan, Vuillard-ek frantziar armadako jeneral baten istorioa kontatzen du eta, honela dio:

“Badakit AEBetan. interes handia zegoela Indotxinan sartzeko. Eta niri egiten ari ginen lana azaltzea interesatzen zait. Badakizu ez garela gerra koloniala egiten ari, ezta? Gehiegizkoak dira horrelako istorioak.”

Jeneralaren borroka egonaldia baino hilabete batzuk lehenago, haren seme bakarra, Lattreko Bernard tenientea, fronte indotxinoan borrokatzen ari zena, hil egin dute mortero-tiro batez.

Semea hil eta minak astinduta, jenerala hurrengo urtean hil zen, 1952an, Indotxinako Federazioaren amaiera baino bi urte lehenago baina, esan daiteke Vietnamen onarpen ofiziala izan zela bere azken hatsarekin batera ikusi zuena.

Baina, jakina, berarentzat, eta Frantziako iritzi publikoarentzat “Badakizu ez garela gerra koloniala egiten ari, ezta? Gehiegizkoak dira horrelako istorioak.” izaten da gehien zabaldutako aburua…jenerala eta semea omen dira biktimak, alegia, gerra koloniala ikusten ez baitute.

Hemen ere, batzuentzat, ez omen da izan gatazkarik…eta “gauza hori” deitzen diote.

Share: Facebook, Twitter

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.