TXATILLONGO GAUTIER

Frantzia (Lille, 1135-Reims, 1180)

Agian inork ez ditu Gautierrek baino hobeto azalduko Erdi Aroko poesia latindarraren aniztasuna eta lorpenak. Ikasle izan zen Parisen eta Reimsen, eta oso literatura-prestakuntza ona lortu zuen. Ingalaterrako Enrike II.aren zerbitzurako egon zen lanean.  Txatillonen irakatsi zuen, legeak ikasi egin zituen Bolonian, Erroman paseatu Reimsera itzuli arte non amaitu zituen bere egunak bertako Guillermo artzapezpikuaren babespean. Berari eskaini zion bere lan gorena, “Alexandreida”izenekoa (1176 inguruan amaitua), non buruzagi mazedoniarraren lorpenak eredu gisa proposatzen baitira fedearen alde mundu guztia menderatu beharko lukeen Frantziako errege batentzat.

Aipatu Alexandreidaren milaka bertso garbien ondoan, Gautieren lirika hutsala dirudi, eta ez da horrela. Gautier maitasun-poeta fina izan zen, bere garaian modan zeuden formak eta gaiak dotoreziaz eta erraztasunez erabiltzeko gai. Baina, bestalde, borroka-poesian ez du aurkaririk ezagutzen. Jakintsu handia izanik erreferentzia klasikoekin amaitzen du ahapaldi bakoitza. Irudimen eta adimen handia izan zuen, erritmoaren eta hizkuntzaren zentzu sakonaz gain, Gautierrek edertasun eta eraginkortasun hand

Batzuetan, idazteko biderik lauena hartu ohi du, trabarik gabeko salaketarena, askatasun handiz; beste batzuetan, berriz, figurazio alegorikoetara jotzen du, hitz erditan, lehenik ilunak, gero Gautierek berak argituta, ez baititu salatutakoen izenik isiltzen eta xehetasun gogorrak ere ez baititu barkatzen.

Poesia mota honek badu zerbait gure bertsolariek egin duten herri-salaketatik eta gure poesia kultuaren erreferentzia eruditoetatik.

 

“Udaberriko urtarora itzultzen du belardiak

lorez apainduz lurraren zolak

irribarre egiten du gure nahietara:

olgeta guretzako maitasuna baita,

gosetea asetzeko jana.

Bi gauza kontrajarriek

beren ondorioen botere

uztak gehituz nahasten dituzte.

Naturak ditu asetzen

bere zorrak eta bat ere

etortzen ez direnez

haurdun dira geratzen

behar ez direnak.

Alai daitezen, beraz, Kupidok lagundutako guztiak.

Neroni, aspaldiko gaitzetik oso makal atera nintzena,

errua, ezkongabe maltzur batena

maitasunagatik nire bizitza erre zuena.

Alaba bat eman zidan egunari

deitu behar izan nion zoritxarra hari

Naturak utzitako  zorragatik.

Halako batean, aita bihurtu ninduen.

Hala ere, umetxoa hazten da hemen,

aitaren etorkizuneko makulua lehen,

zahartzaro kexatsuan herren,

nire ikusmena gutxitu behin

eta bakardadez ibili azkenen,

gizon baten laguntzaren

baina handiagoa izanen zen

alabatxoa hura emanen.”

Share: Facebook, Twitter

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.