LORRISGO GUILLAUME ETA FRANTZIAKO “ROMAN DE LA ROSE” DERITZANA
(1230 inguruan)
Norberaren beta nahiz olgetaren laguntzaz, poetak gorteko maitalearen bizioen horma zeharkatzen du (Gorrotoa, Gezurra eta abar…), eta maitasunaren lorategi zoragarrian Plazera, Gozotasuna, Sotiltasuna eta beste bertute batzuk aurkitzen ditu. Narziso lorearen iturrian, lorategi osoa islatzen den tokian, arrosa bat eta arrosaz janzten dena bereizten ditu; Amodioak geziekin zauritzen du, amore ematera behartzen du eta bere legeak ematen dizkio poetari.
Xalotasunari esker, Errukia eta Lotsaren baita Jeloskortasunaren aurka arrosaren hosto eta musu bat lortu ditu poetak. Ondorioz, Jeloskorregiaren gazteluan itxiko dute, etsipenerako zaintzapean. Horixe da poetak Roman de la Roseren lau mila bertsoetan kontatzen digun ametsa. Ovidioaren tradiziozko elementuekin batera eta Sotiltasunaren maitasunari dagozkion egoerekin batera, narrazio forma hartuko dute irakurleak Errenazimentura arte liluratu zituzten irudi alegorikoak, pertsonaiak, paisaiak eta grinak protagonista dituen Roman de la Rosere delakoaren poema luzea.
Kaleratu zenean ez zen egilea ezagutzen eta mende-erdi geroago argitu zuen Jean de Meun poeta ezagunak Lorrisgo Guillaume izan zela idazlea. Lorrisen ideieak naturalismo gordinarekin kontrajarri ziren, eta Jean de Meunen estilizazioak bidea utzi zien diskisizio kosmologikoei, filosofiari eta moralari.
Olerki honek hainbat bertsio eduki badu, eta Errenazimentuaren ondorengo narratiba modernoaren ernamuina aurki dezakegu bertan. Gure literaturan antzeko adibide bat Juan Perez de Lazarragaren lana izan litzateke.
“Ispiluan, eta hainbeste mila gauzaren artean,
arrosaz beteriko astoarrosa bat ikusi nuen pakean,
leku ezkutuan zegoena, beste landareen inguruan.
Eta sortu zitzaidan hain desira handia, ezen,
Pavíaren edo Parisen truke hartuko nuke hemen,
ez bailidate galaraziko leku horretara joaten.
Haserre horrek nitaz jabetu zen bertan,
beste batzuek ezagutu zuten haserrean,
eta hartara jarraitu zuten nire urratsetan.
Sinetsi egin behar didazue, hurbil nengoenean,
arrosen usainaren sakonenean,
barruan sartu zela usai gozoa nirengan,
eta konortea galdu nuela uste nuen.
Zigor baten beldurrik ez banu edukiko
arrosa bat nukeen gutxienez hartuko,
eta horrela ez nuen inoiz ahaztuko.
Beldurra izan nuen horrela jokatzeko,
eta lorategi haren jabe bihurtzeko .”