PORTUGALGO DENIS
(Lisboa, 1261-Santarém, 1325)
Alfontso Jakitunaren biloba, On Denisek Erdi Aroko poesiaren tradizio berezienetako bati segida eman zion: « lirika galiziar-portugesa » deritzanari, Penintsula iberiar osoko trobadoreek eta, batez ere, galegoak, astureak eta leondarrek landutako eredua. Haren inguruan lehen lerroko errimatzaile askok bat egin bazuten ere, hark sortutako ekoizpena bera, ia ehun eta erdi olerki luze dituena, beste edozeinena baino zabalagoa da eta berak oinarritutako eskolaren bertute onenak bildtzen ditu.
Hark sortutako maitemindutako morroiaren abestiak, erabilitako teknika paralelistikoaren arabera dantzaren irudi errepikariekin zorretan dago eta bertso jostalariei aukera berezia ematen die. Horretan, bada, Denisen fintasuna orduko poesiaren gailurra izaten da, batzuetan irudien garbitasunagatik eta beste batzuetan “haragikeria” lantzeko moduagatik. Gizonezkoen «maitasun-kantuetan», galizierazko bere aurrekoen kontzeptismo obsesiboari aurre egiten dio, poeta proventzalek erakutsitakoaz baliatuz, haietan tokian tokiko herri-oihartzun batzuk atzeman daitezke zehaztapen erakargarriak eskeintzeko. Santillanako markesa zenak ere aintzat hartzen zituen bere «asmakizun sotilak» baita «hitz barregarri eta gozoak» ere.
“Ene loreak, ai pinu berdeko loreak,
Ba al duzue nire lagunaz berriak?
Ba al duzue nire lagunaz berriak?
Ai Jainkoa, eta non dago bera?
Ene loreak, adar berdeko loreak,
Ba al duzue nire lagunaz berriak?
ai Jainkoa, eta non dago bera?
Baldin baduzue nire lagunaren berririk,
Biok hitzartutakoaz ez zuen esan egiarik,
Ai Jainkoa, eta non dago bera?
Baldin baduzue nire lagunaren berririk,
Hitza eman zidan eta al zen gezurrik?
Ai, eta non dago bera?
Zuen lagunaz didazue galdetzen,
Eta ni seguru nago dagoela bizitzen.
Ai Jainkoa, eta non dago bera?
Nire maiteaz didazue galdetzen,
eta ni bizirik dagoela dizuet ziurtatzen.
Ai Jainkoa, eta non dago bera?
Eta nik osasuntsu dagoela dizuet ziurtatzen
eta zuekin egongo dela lehen bait lehen
Ai Jainkoa, eta non dago bera?
eta nik ondo esaten dizuet dagoela bizirik
eta zuekin egongo dela lehen bait lehen
Ai Jainkoa, eta non dago bera?”