Ehun eta hogeita bost urte pasa dira Magritte margolaria jaio zenetik, eta Brusela hiriko leku ikonikoenetako batzuen hormetan hainbeste estimatzen eta erakutsi didan margolari-idazle horren lan misteriotsuak birsortzen dituzten horma-irudiez jantzi dituzte.
Julien de Casabianca kale-artista frantziarrak hormetan lotu ditu, Bruselako erdiguneko hormetan hain zuzen ere, hiribilduko alde zaharrean, aipatu irudiak.
Bruselako hiri-erakusketako collageak margolari belgikarraren unibertso surrealistaren isla dira jadanik, bere lanetan testuingurutik kanpo agertzen diren sinbolo eta eguneroko objektuz betea dago, ez da makala…
Magritteren unibertsora hurbiltze horrek, beraz, euskarri ezin hobea bihurtzen du Belgikako hiriburua pintore honen proposamen paradoxikoetarako, niretzat behintzat idazle izateaz gain, funtsean poeta izan zena. Bejodaugula.