HONE TUWHAREREN EZ OHIKO EGUZKIA
Hone Tuwhare Kaikohen jaio zen, Aotearoan, Zeelanda Berriko Iparraldean, Nga Puhi leinukoa izanik haren Herriaren tradizioak ongi ezagutu zituen txikitatik. Bere ama hil ondoren, aita Aucklandera joan zen, eta han lehen hezkuntzako eskolara joan zen. Maorieraz bakarrik hitz egiten zuen 9 urte izan arte, baina bere aitak, hizlari eta ipuin kontalari maoriarrak, idazketarekiko interesa piztu zion. Ingelesez idatzi zuen Maori kultura jatorrizko lehen poeta eta antzerkigilea izan zen eta1964an argitaratu zuen bere lehen poema-liburua, “No Ordinary Sun” izenburupean.
DENBORA ETA HAURRA
Zuhaitza, lurra eta zerua eguerdiko erritmoan.
eguzkiaren eta gizon zaharraren erritmoan
bidean herrenka.
Segika
eguzkiak itotako txirritarenaz
haur baten ahots zaratatsuaz:
Bazoaz, gizona?
Nora zoaz gizona, nora?
Agurea gorra da
haurraren ahotsari.
Bere makilak zulo sakonak
egiten ditu lurrean.
Begiak puntu urrun batean
eta sutan ditu
non bide guztiek
bat egiten baituten..
Haurrak bere jostailuak utzi ditu.
eta herrenarenak egiten du zaharraren atzetik
gizonari deika: gizon xelebrea
agure barregarri inuzentea
Goi-goian eguzkia ibili, badabil,
eta kukuluek eztanda eta distira egiten dute.