Arkuaren kolpea ematen dut
Memoria makilada baten modura jaio zen. Eskuz lan egiten duten langileek, oinez lan egiten duten langileek profanatu zuten tenplua. Eta goiza etorri zen, eta gosez bizi direnentzat baita amets egiten dutenentzat edota bihotz arrazoiez dabiltzentzat ere gaua etorri zen.
Ni salbatuko naiz. Nahi duzuen moduan hartu: miraria hor dago, atearen beste aldean. Gerra ondoren gerra etorri zen eta gaur gerran gaude, buru-hezur barruan krokodiloen arteko erabateko borroka dena. Toki guztietako setazko eta urrezko irudiak suntsitzen dituzte, ontasunaren ametsak dauzkate, txorien gainean doaz. Eta ze isiltasuna!
(Le monde qui nous entoure-1951)
Hegaztiekin batera ibili zen Maurice Blanchard. Hegazkin pilotua zen, eta hegazkin diseinatzailea ere. Txoriak gehiago maite izan zituen gizakiak baino. Ez zituen bere liburuak sustatzen eta kazetariengandik urruti egoten saiatu zen beti. Literatura oso gaztetik idazten hasi arren bere lehenengo liburua 44 urteekin argitaratu zuen, ezizenez, eta ez zuen onartu ustezko egilea, Erskine Ghost bera zenik.