Aimé Césairek ezin zuen Dalí maite. Hura sasifaxismoaren zalea zen eta Césaire, berriz, sasi artean ibilitako komunista, 1957ra bitartean behintzat. Césairen betidaniko jarrera antikolonialista ez zen inoiz itzali ( Discours sur le colonialisme-1951) Frantziari Martinikan jaiotakoen frantses izaera osoa onartzea kostatu baititzaion. Césairen poesiari, beraz, europar ohiko iruditeriaz harago, berezko erritmoaren jarioa zeritzaion.
Frantziako Catalunya kolonizatuan jaio zen Robert Rius eta naziek akatu zuten Parisen erresistentziako partaidea zelarik. Bizitza laburra, hogeita hamalau urte besterik ez eta bi poema liburu betirako.
Botoi zulodun lainoa
Tiketa emateko haurra
eguneroko ogirako haur tiradera
lotsarazteko eritasun haur gaixoa
haur puxika
haur gogorra
haur saltxitxa
haur-haurra
haur sua
haur kameleoia
haur inudea
haur hegaduna
haur zuritua
haur fitxa
haur-haurra-haurtzaina
haur osoa
haur arrautza
Zizareen bost txanponek
ehun arrain txanpon bihur daitezke
Dohaineko haurrak emango
emango du
Dohaineko burmuinaren kilometrajea
lerro artean irakurtzeko propio buruminaren tonak
antza mozteko gai izango ez den laban ahoa
ordaintzeko gurtzearen gainean paratutako dohaineko Kristo
erlastarrentzako hagin minak.
( Feuilles du Quatre Vingt et un– 1944)