Fito Rodriguez idazleak[i] (www.fitorodriguez.eus) bere azken liburua, “Egunero egun ero ”(UTRIUSQUE VASCONIAE) izenekoaren aurkezpenerako gonbitea.
Adiskidea,
Urriaren 9an, goizeko 11,30etan, Donostian, San Jeronimo kaleko Liburutegi Nagusiaren Aretoan, egingo den prentsa-aurrekoan, plazer izango genuke zure presentziarekin kontatzea. Autoreak aitortzen duenez, giza eta gizarte zientzien argira, kazetaritzaren eta blogeroen eredu eta erritmoan idazten saiatu da. Euskal gizartean 2012-6-26tik 2015-01-12ra gertatu eta haren arreta hartzea lortu zuten gaiak dira. Hala ere, argi eta garbi uzten du, sarreran :« Blogetako idazkuntza ez dela kazetaritzarena, ez eta literaturarena ere . Izatekotan, saiakera berriaren idaztankera du ezaugarritzat blogak. Hala ere saiakera izateko blogari falta zaiona, hizkuntzaren ardura litzateke ». Eztabaidarako aukera da, bada, eskaintzen zaiguna..
Aurkezpen saioan parte-hartzaileak hauek izango dira :
Fito Rodriguez, Antonio Casado da Rocha eta Mikel Zubimendi.
FITO RODRIGUEZen- Egunero egun ero.
[i]http://eu.wikipedia.org/wiki/Fito_Rodriguez;http://www.erein.eus/autor/fito-rodriguez;http://www.txalaparta.com/autor/29552/rodriguez-bornaetxea,-fito/;http://zubitegia.armiarma.com/?i=122