BIOGRAFIA

Fito Rodriguez

Euskal idazle eta Euskal Herriko Unibertsitatean  irakaslea eta ikerlaria.

Paris VIIIko irakaslea (école et cultures minoritaires ) ere izan da eta Genevako (Suitzan) Faculté de Psychologie et Sciences de l'Education delakoan ikerlari aritu izan da. 1978an Madrilgo Complutensen Filosofia eta Letretan lizentziatua,1988an Hezkuntza Zientzietan Doktoratua Euskal Herriko Unibertsitatean.

Hezkuntza arloko esperientzia ugari metatu ditu bizitzan zehar, eskola irakasle eta zuzendari modura. Azken hogeita hamabost urteotan EHUko irakasle eta ikertzaile gisa jardun du Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean graduetan nahiz masterretan. Halaber, nazioarteko unibertsitate argitalpen ezberdinetan ere bere lanak kaleratu ditu, hala nola, Astrolabio-n (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko aldizkaria) eta República de las Letras (Espainiako idazleen elkartearen aldizkaria), gazteleraz, Digi-thum (Bartzelonako Unibertsitate Irekiaren aldizkaria), katalaneraz, Escrita contemporánea, galegoz eta The International Journal of Critical Cultural Studies baita Universal Journal of Educational Research-en, ingelesez.

Zenbait euskal hedabideetan parte hartu du: Egin, Gara, BERRIA, Egin eta Info7 Irratietan eta Euskadi Irratian, Euskaldunon Egunkarian “seiko urrea” izeneko zutabea ondu zuen eta honako aldizkarietan idatzi ohi du: Susa, Iralka, Ele, Bat, Tantak, Larrun, Ezpala, Bertsolari, Argia, Isilik, Jakin, Hik Hasi, Uztaro, RIEV, Euskerazaintza, EGAN, Bazka,… Beste batzuekin batera, halaber, heziketaren nahiz euskal kulturaren inguruan hainbat argitalpen ere baditu: Auñamendi Entziklopedian, Antrhoposeko Diccionario de Terminología Científico Social deritzanean edota UEUko Filosofiako Gidan. Jean Jacques Rousseau, Marcel Proust, Alfonso Sastre edo Juan Mayorga euskaratu eta argitaratu ditu…

Euskal Idazleen Elkarteko Lehendakaria izan da baita Esuskal PEN Klubeko  Zuzendaritzakoa. Eusko Ikaskuntzako eta Bertsozaleen Elkarteko bazkide. Bergarako Idazleen Eskolan ere irakasle aritu da. Joseba Jaka literatura saria eskuratu zuen 2005ean (saiakera arloan).

Bere bloga: http://www.naiz.eus/es/blogs/kalendak

HEMEN NAUKAZU

Jar zaitez harremanetan

KONTAKTUA

Tolosa hiribidea, 70. 20010 DONOSTIA

+34 943 018 251

fito@fitorodriguez.eus

www.fitorodriguez.eus

Bidali mezua!