Izendegi hutsa

Izendegi hutsaz

 

Hitz lauak komunikatzeko balio du.

Gizakiok komunitatea egiteko behar dugu komunikazioa.

Poesiaren bidez, ordea, ezer komunikatzerik izan ez duenak hitz egiten du.

Poesia dela medio harriek hitz egiten dute, eta mendiek, eta ibaiek, eta Herriek.

Herriak toki fisikoa direlako.

Eta hitz egiten badakite.

Haien izenak hitz egiten digu.

Toponimoek olerki fosilizatuak direlako.

Arabako herrien izendegia irakurtzen dugularik, aspaldiko poesia ari gara irakurtzen.

Edonork egin lezake etimologia baina, halaber, etimologia egiteak asko jakitea eskatzen digu.

Herri jakintzatik edota ezaguera sakonetik hurbil gaitzeke toponimiara.

Izan ere, jakintza eta ezagutza gurutzatzen diren balizko espazioa dugu poesia.

Poesia non, harriek hitz egiten duten, eta mendiek, eta ibaiek, eta Herriek.

Herriek hitz egiten dakitelako.

Espazio fisikoak mintzatzen direlako.

Haien izen bakoitzak zerbait dioskulako.

Gizakion hitz lauez zabaldu ahal izateko.

Izendegi haiek irakurtzen ez dakitenek uler dezaten.

Komunitatea egin dezagun harrien hitzak, mendien berbak, ibaien izenak, eta Herriek gorde dutena komunikatzen.

Haien istorio galduak.

Haien mezu ahaztuak.

Haien orro desagerraraziak.

Denak baitaude tokian tokiko izenetan idatziak.

Guk, poesiaren bidez, irakur dezagun.

 

Share: Facebook, Twitter

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.