Heptameron dugu Angulemako Margaritak, Nafarroako Enrike II.aren emaztea izan zena, bere garaianDeccameronen erabilitako moduko egituraz landutako errelato sorta. Nafarroako Erresumaren inguruko gaztelu batean (Cauterets herrian) elurtea dela medio zazpi jardunaldiak atera gabe bizitzera behartutako bost zaldunek eta beste hainbeste “emaztek” istorio batzuk elkarri kontatzen dieten narrazio bilduma da. Apez, dama eta benetako emazteen kontakizunak biltzen dituzte 72 errelatok. Alde batetik ironiaz eta bestetik gordinkeriaz azaldurik daude denak. Hasieran batean, 1558an, 67 eleberri besterik ez ziren haiek eta, ustez, anonimoa zen testua baina, urte bete pasa ondoren, berak sinaturiko liburu gisa kaleratu zen. Testuaren gaia maitasuna da: erromantzeak, desleialtasunak, engainuak edo isekak, lizunkeria, apaiz eta fraideen lizuntasunari egindako kritika gogorrak agertzen dira bertan hizkuntza literario modernoaren hastapena izanik. Ez da ahaztu behar liburua kaleratu eta urteak pasa ondoren Shakespearek berak “Navarre shall be the wonder of the world” esaera ospetsua idatzi zuela, Margarita erreginaren gorte errenazentista hura gogoratuz. Gurera ekarrika, beraz, ezinbesteko altxorra dugu euskara literarioaren hutsuneak osatzen laguntzeko.
Heptameronen (Cauterets herrian elurtea zela medio zazpi jardunaldiak atera gabe bizitzera behartutako bost zaldunek eta beste hainbeste “emaztek” kontatutako istorioak…) konfinamendu batean sortu zen. Gaur egun Bernard Minier idazle frantsesak toki zuri beretsuan, Cauterets herrialdean, kokatzen ditu bere eleberri beltzak (M, le bord de l’abîme- M. Amildegi ertzean) askotan telebista seriak bihurtuta. Bernard Minierrek haurtzaroa igaro zuen Montréjeaun, Pirinioen ondoan. Tarbes eta Toulousen ikasi zuen, eta urtebete eman zuen Espainian. Lehen eleberria argitaratu zuen, (Glacé). 2011n arrakasta handia izan zuen. Dozena bat hizkuntzatara itzuli da.
Izotz azpian Martin Servaz jarri du eszenan, Toulouseko poliziako Brigada Kriminaleko komandantea, oso gizatiarra eta kultura handikoa. Gustav Mahlerren musika maite du. Haren sinfoniek sarri entzuten dute, eta Pirinioetako herri txiki batean gertatutako krimen beldurgarriak argitu behar izan ditu.
Margarita Nafarroakoakidatzitako errelato bilduman literatura modernoaren oinarria ezarriz, hau da hala hizkuntza berezitua nola gai eta garai modernoaren hastapenetan ( Errenaisantzan eta giro erasmista batean). Erabilitako hizkuntza frantsesa izanda ere ezin esan aipatu hizkuntza horren sehaska jo izan ohi den Tourseko eta Angulemako orduko frantsesa berdinak zirenik, aitzitik, Pirineo ondokoa are desberdinagoa zen (Heptameron jatorrizkoenean nabaria da oso) eta amodiozko literaturan (literatura probentzalari esker) askoz aberatsagoa.
Zergatik XVI. mendeko konfinamendurako literaturaren gaia erotikoa da eta, hizkuntza aldetik behintzat, oso sortzailea XXI. mendekoa beldurrezkoa dugu eta hizkuntza estandarizatuan?
Kezka metaliterarioa izan arren, konfinamendu sasoiotan lasai pentsatzeko gaia ere izan daiteke…