Mundua menderatzea? Baina mikrobio bat besterik ez garagu kosmos erraldoi eta enigmatikoan. Bizitza menderatzea? Baina egun batean bakterio bat egin badezakegu ere, kopiatzaile gisa egingo genuke…eta gai izango al ginateke enara bat, idi batt, lore bat sortzeko? Bakterioak milaka milioiren truke sarraski ditzakegu, baina ezin dugu eragotzi bakterio erresistenteak ugaltzea. Birusak deusezta ditzakegu, baina armarik gabe gaude, baztertzen, eraldatzen, berritzen… diren birus berrien aurrean.
Hala, bada, gizakiok pentsamenduaren erreforma egiteko ditugun zailtasunak funtsezkoak dira gizakiak planetan dituen helburuak berrezartzeko, gizakiak unibertsoan duen misioa, alegia, espeziearen eboluzioa eta garapena. Iritsi zaigun iragarpena da kulturaren eta zibilizazioaren etapa berri batean gaudela.