Pericoloso Sporgeresi
Biluzturik
Altzairuzko bibotez hornituriko hondakinetan igeri nabil
Amets hautsitako herdoilen artean
Itsasoen ulu mantsoen zehar
Biluzturik
Argiaren uhinen atzetik nabil
Buruhezur zuriez eraindako hondarraren gainean korrika
Mututurik amildegiaren gainean hegan
Itsasoaren gelatina dentsoa
Nire soinean pisutsu
Pianozko ahoekiko legendazko munstroak
Amildegiko itzaletan etzanda
Biluzturik ni lo
(Rapaces-1960)
Joyce Mansour ez zen ohiko idazlea izan. Ez baitzuen nahi poesiaren bidez zerbait azaldu bizitzaren alde ezkutuak erakutsi baizik. Gizabanakoaren mugez harago, bizitzaren osagarri ezezagun haiek adierazi. Bizipenen eraginez sortutako etsipena, amorrua edota nahiezina argitan jarri, argitzeko bidean. Hura izan zen Joyce Mansourrek korrika eta jauzika ibili zuen lasterbidea.