Poesia sahats sasia da.
Poesia su bila dabil.
Poesiak hizkuntza behartzen du.
Trebetasuna behar du poetak, bizipenei izena
ematerakoan, merezi den bizitza bizi ahal izateko
atlasa denon esku uzten duelako.
Poetak bizitzaren tipula azalak aletzen dituelako
negarrik egin gabe, trebea behar du izan.
Poetaren hitzak ekintza dira.