Sadeko Markesa

 

513+4DFDw2L

Sadeko Markesa borborrean dagoen sumendi barrura sartu da berriro

Hortik horniturik irten da

Bere esku ederrez litsez

Bere dontzeila begiez

Norberak bere bidea betiko arrazoiez

Bere bereko arrazoia

Ez dio agindu misteriotsurik emateari inoiz utzi

Gau moralean pitzadurak ireki dituztenak

Pitzaduratik ikusten ditut

Erabilitako azal zaharreko itzal kurruskariak

Desagertzen direnak

Zu maitatzen uzteko

Lehendabiziko gizona lehen emakume maite izan zuen modura

Erabateko askatasunaz

Sua gizon bilakatu den modura

Sade markesak Zuhaitz abstraktuez mendei erronka bota zien modura

Askatasun hura

Eta akrobata tragikoak

Desiraren ama birjinaren hariari helduak

( L´air de l´eau-1934)

André Breton kultur ekintzaileak Paul Valéry gaztetako adiskidearekin ideologia medio apurtu zuen. Poetekin izandako lehendabiziko apurketa izan zen, ez poesiarekin baina. Apollinairen itzalean jarraitu zuen literaturaren liluran barna “Literatura” aldizkaria erditu arte. Dadaismo uretatik harago, amarrak hautsi, eta “Iraultza surrealista” berripapera sortzen lagundu zuen haren erabateko ardura hartuz laugarren aletik aintzin. Gero eta iraultzaileago bihurturik “Minotauro” aldizkarian parte hartu zuen eta garai hartan argitaratu zuen  ( L´air de l´eau).Ordutik aurrera, hala Diego Riverarekin nola Leon Trotskirekin batera, “Arte iraultzaile independentearen nazioarteko federazioa”ri bizia eman zioten. Nazien okupaziotik ihes egin ondoren berak maite zuen Pariseko Place Blanche ohiko kafetegira eta Rue Fontaineko etxebitzara itzuli zen hil arte. Etxetik etxerako bidea, mundu gainetik barna. Sorginkeria.

Share: Facebook, Twitter

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.