Herioa eta Dontzeila (Ariel Dorfman) (2010, Txalaparta )

Fito Rodriguezek itzuli, eta Txalapartak argitaratu duen Herioa eta dontzeila (La muerte y la doncella, 1992) antzezlana, Txileko demokraziarako trantsizio garaian idatzi zuen. Lan honek, diktadurak iraun bitartean, faxistek hil eta torturatu zituzten milaka pertsonaren kasuak berrikusteko garaia markatzen du. Bizirik dirautenen lekukotasunak lagun, erailketetan parte hartu zutenen izenak argitaratzeko, eta epaituak izateko, prozesua abian jarri duen demokrazia sistema baten hastapenetan kokatzen gaitu.

Ulertzekoa da, diktadura batetik atera berri den herrialde batean, hura aurrera eraman zutenekiko gorrotoa lege bilakatu izana. Eta gizaki garen heinean, eskubide berdintasuna badugun arren, nola esan torturaren biktima izan den bati, bere torturatzaileak defentsarako eskubidea daukala? Ba al da, kasu horretan, eskubide berdintasunaren printzipioa aplikatzerik? Justizia eta demokrazia bat al datoz? (Saioa Ruiz, Argia astekarian)