Justizia Interditaren Poetika

(2013, Gertatutakoaren errelatoaz)

Francok berak sustaturiko erregimen politikoaren moldapen gisara ezagutu zen Trantsizioa deritzanaz asko hitz egin eta idatzi izan da baina oso gutxi, ene ustez, bizitako justiziaren nahiz injustiziaren ikuspuntutik. Trantsizioa, izatekotan, mito bat izan baita, Konstituzioaren tabua ekarri zuena eta gaztelaniazko kultura politikoan funtsezko metafora bat egungo Espainia ulertarazteko.

Kontzeptua ez denez, ideia baizik, horri buruz pentsatu ahal izateko bizitakoaren istorioak behar ditugu. Nola pentsatu kontzeptua ez denaz, eguneroko mintzairaz, ikurrez, ikonoez, alegoriez, metaforez edota mitoez?. Horretaz datza idatzi hau, hizkuntza jakin botean pentsatu egiten dugulako eta denbora jakin batean bizi garelako, eta bizitzak, berez, biak behar dituelako elikatzeko. Bizitzaren denbora, Munduaren Historia, oroimenen istorioez eraikitzen da, eta hizkuntza, beraz, gogamena goratzeko, bizitza ulertzeko eta mundua ikertzeko funtsezko baliabidea baitugu. (Fito Rodriguez)

Liburua dohainik deskarga dezakezu:
https://addi.ehu.es/handle/10810/35005