Filosofia kantiarra betikotzeak, pentsalari alemaniarrak azalduriko planteamenduaren aurka, ez du ezer ematen. Frankfurteko Eskolako kideek eta postmodernitateko pentsalariek argi eta garbi erakutsi dituzte Historian zehar arrazoiak sorturiko munstroak. Ilustrazioaren egitasmoak, jaio zen une berean, porrot egin zuen baina egun horretaz aritzeak gure egungo abiadagunea birpentsatzeko balio du. Horregatik antzezlan honetan Emmanuel Kanten irudia bere azken egunetan berreskuratu nahi izan dugu, bera izandakoa eta berak esandakoa amildegiaren ertzean zegoenean. Gure gizartea ere amiltzear dagoenean.