Heptamerona

Margarita Nafarroakoak 1559an idatzi zuen Heptamerona. Frantsesez idatzi zuen, eta gaur arte ez da bere osotasunean euskarara itzuli. Guztira 72 ipuin edo istoriok osatzen dute liburua, eta zortzi liburuki edo ‘egunetan’ antolatuta daude. Hainbat ipuinen ikuspuntu aurrerakoiak ere –besteak beste, genero-ikuspegitik– gaur egungo irakurleentzako erakargarri bihurtzen du Nafarroako erreginaren liburua. Datozen urteotan Booktegik –Nafar Ateneoarekin elkarlanean– ipuin guztiak eskainiko ditu euskaraz, liburu klasikoa horrela berreskuratuz, eta gurera ekarriz. Oraingo honetan, Heptameronaren lehenengo eguna –hamar ipuin guztira– argitaratu dugu Fito Rodriguezeen ideiari esker baita, lehengo liburukian, berak egindako itzulpenak direla medio.

 

Liburua dohainik deskarga dezakezu:
https://booktegi.eus/liburua/260/heptamerona-%93-1-eguna-margarita-nafarroakoa

https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2021-10-30-07-00/hemeroteca_articles/heptamerona-klasikoko-lehen-eguneko-ipuinak-euskaraz#.YX0QAPdjaws.whatsapp

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.