“Faustoren Itzala” 2004ean kaleratu zen “Utriusque Vasconiae” iadanik desagerturik dagoen argitaletxearen bidez. Haren itzulpenak bi edizio desberdin ditu gaztelaniaz: Ed. Hiru (2005), Hondarribikoa, Alfonso Sastre lagunaren hitzaurrea eta guzti (edizio honetan euskaraz lehen aldiz plazaratu duguna) eta Ed. “Arte y Literatura” (2008), Habanakoa. Beste argitalpen bat dogo alemanez Samuel Tannhdiuserek itzulita eta editatua (Der Schatten Fausts, 2016). Hauetan guztietan, halere, galtzen da iatorrizko bertsiorako Martin Anso adiskideak egin zuen atarikoa, ederra bezain iradokitzailea eta edizio honetan berriro argitaratu duguna. Dena den, ezin da gaur egun “Faustoren Itzala”nobela paperean inon aurkitu biblioteka publikoetan izan ezik. Honek bultzatu gaitu, bada, edizio berritu hau kaleratzera.
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.