Pentsamendu bat gure munduari

Emantzipazioaren aldeko bortxaren ikerketa Joxe Azurmendirengan

Politika-arloan bortxari buruz Jose Azurmendik eskainitako gogamen filosofikoak (Demokratak eta biolentoak, 1997; Oraingo gazte eroak, 1998; La violencia y la busqueda de nuevos valores, 2001; Barkamena, Kondena, Tortura, 2012) testu bat du oinarritzat: Gizaberearen bakeak eta gerrak, 1991. Aipatu liburuaren ardatzetariko bat etologian datza eta, zehazkiago, K. Lorenzen irakurketan. Hori dela eta, Azurmendiren pentsamendu politikoa, etikaz eta antropologiaz harago, gizakia ulertzeko egun irekitzen ari den bide berri baten (Wrangham, 2019) aitzindaria dela esan eta froga dezakegu.

Fito Rodriguez
Euskal idazlea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikerlaria

http://fitorodriguez.eus/wp-content/uploads/2022/03/5_14.Filosofia.Uztaro119-21.pdf

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.