Buru ta zioak

(2011, Utriusque Vasconiae)

Flaubertek, bereHeziketa sentimentalaidaztearekin batera, literatura dela medio eskolaz kanpoko hezkuntzaz aritu ahal izateko bidea eman zigun. Egun, adimen «sentimentala» hezkuntzaren oinarritzat hartzen delarik, literaturak emozioak hezteko duen gaitasuna ikertu beharra dago gizarteak haren erabilera zuzena egin dezan. Halaber, irakurketak suposatzen duen etengabeko hezkuntzari ekiteko literaturak ematen digu bidea. Honekin bat, fikziozko adimen ereduek («balitz eta balego»-ko egoerak aurkeztearena) balizko gertaeren aurrean jartzen gaituztenez, literatura bizitzaren eskola ere badela esan daiteke.

Irakurketa ohiturek Hezkuntza Sistemak berak ematerik ez duena ematen dutelakoan nago baina, era berean, irakurtzeko joeren faltak ekarri duela, zoritxarrez, heziketa porrota. Liburu honetan irakurzaletasunaz aburuak, arrazoiak eta zenbait burutazio eskaini nahi ditu irakurle porrokatua den idazleak, ikuspegi horretatik eskolak ematerik ez duen hura irakurketaren bidez landu ahal izango delakoan. Tentuz nahiz patxadaz irakurtzeko testuak, bada… (Fito Rodriguez)

Liburua dohainik deskarga dezakezu:
https://addi.ehu.es/handle/10810/35003