Ikastolei “pribatu” izaera emateko batzuk egiten ari diren ahalegina, da kezka bat. Bestea, dauzkagun hiru edo lau sareen artean bizi dugun ez-ikusia edo ezin-ikusia.
Bi arazoak aztertzen ahalegindu dira autoreak. Debate guztia publiko/pribatu bikotean zentratu beharrean, parametro unibertsalagoak eta gure herriaren historian hobeto landu ditugun baloreak erabiltzearen komenientzia planteatzen dute.
Sareen arteko gatazkari buruz, eredu amankomun baten beharra ondorioztatzen da, lubakiak eta esklusibismoak alde batera utziz.
Egileek beren bizitzan izan dituzten ikasgaiak azaltzen dira liburuaren amaieran, handik iritsi baitira idatzi dituzten konklusio hauetara.